XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bozinen eta Bizkaiko gailurrik garaienetan egindako sutzarren bidez deitzen zitzaien herriei Gernikako batzar orokorrera.

Mendi hauetan jotzen zen bozina: Gorbea, Oiz, Sollube, Ganekogorta eta Kolixa.

Zenbait lekutan ahotsez gain eskuak ere erabiltzen zituzten esaten zutena hobeto adierazteko.

Ameriketako indioen zenbait tributako gizonak besoz eta eskuz egindako zeinuen bidez komunikatzen ziren arerioaren edo ehizaren zelatan zeudenean, hauek (zelatuak) zelatariak han zeudela kontura ez zitezen.

Gaur egun, esku-zeinuen bidezko hizkuntza gormutuek bakarrik erabiltzen dute.

Geroago beste sistema bat asmatu zuten eta bizirik dirau oraindik zenbait gizarte primitibotan.

Danborren bidez egindako zeinuen sistema da hau, hotsezko telegrafiaren antzeko zerbait.

Perkusio tresnak erabiliz eta ikur konbentzionalen bidez albisteak igortzen ziren leku batetik bestera.

Honela, lehenagoko galiarrek 240 kilometrotara bidaltzen zituzten berriak.

Tresna berriak sortuz eta erabiliz gizona izadiko zenbait gauzaren ahalmen mekanikoaz jabetu zen.

Horrela aurkitu zuen sua, giza aurrerapidearen oinarria.

Eta horrela lortu zuen iluntasuna uxatzea eta basapiztien erasoetatik babestea.

Geroago, gizonak, herri bat beste batekin komunikatzea lortuko du suaren bidez.

Aintzinatean, nola pertsiarrek hala greziarrek, nahiz erromatarrek nahiz kartagotarrek, telegrafia optikoaren bidez transmititzen zituzten berriak; honetarako suziriak jartzen zituzten muinoetan eta mugitu egiten zituzten alfabetoko letrak osatuz.

Alejandro Haundiaren garaian, armada mazedoniarrek bost egun behar izaten zituzten hasi Indiatik eta Greziaraino.